Ekogertu | OHIKO GALDERAK / PREGUNTAS FRECUENTES
14985
page-template-default,page,page-id-14985,woocommerce-demo-store,woocommerce-no-js,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_popup_menu_push_text_right,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-content-sidebar-responsive,columns-3,qode-theme-ver-10.1.2,wpb-js-composer js-comp-ver-5.1,vc_responsive

OHIKO GALDERAK / PREGUNTAS FRECUENTES

OSORIK EROS DAITEZKE?

Osorik edo zatika eros daitezke.  Osorik kanalean 1,5 eta 2 kg bitarteko pisua izan ditzakete (hazkuntza epearen arabera) barren, hanka eta bururik gabe eta film erretilutan ontziratuta saltzen dira.

ZATIKA ERE EROS DAITEZKE?

Zatikakoak, 420gr-tik gorako erretilutan saltzen dira, bularki-xerrak, izterrak, goi-izterrak edo hegoak izan daitezkeelarik.

BASERRIKOAK IZANIK, ZERGAITIK OKELA ETA AZALA EZ DIRA LARANJA KOLOREKOAK?

Oleta Baserriko oilaskoen haragia gorria da eta azala hori argi kolorekoa. Xantofila sintetikoa (oilo-hazkuntzan asko erabiltzen den koloratzailea) erabili gabe elikatuta hazten direnean izaten duten kolore naturala da hori. Aipatutako substantzia erabiltzen dutenean laranja kolore irreala izaten dute.

ZER DA EKOGERTU?

EKOGERTU nekazaritza ekologikoari eta baserriari laguntzeko bestelako modu bat da.

Duela 60 urte baino gehiago Japonian sortu eta mundu osoan zabaldu den «Erkidegoarentzako jasandako nekazaritza» proiektuetan oinarritzen da; gure inguruan kontsumo talde edo kontsumo-otzara izenez ezagutzen da.

Talde horiek oso konpromiso zabala eskatzen dute; eta EKOGERTUk, aldiz, elikadura osasungarriagoa lortzeko modu erosoagoa eta ez hain konplexua eskaintzen du, produktu gutxiago eta gure dietan ohikoagoak direnetara mugatzen du konpromisoa, eta lekurik hurbileneraino gerturatzen den banaketa-sistema bat du: eskola edo ikastolako irteera.

EKOGERTU Oleta Oilaskoak izenekoen ekimenez sortua da; baserri horrek esperientzia luzea du, 20 urte baino gehiago daramatza Laudion ekoizpen agroekologikoan.

ZER EGIN BEHAR DA?

EKOGERTUren oinarria elikagaia jasotzen duenaren eta baserritarraren arteko alde biko konpromisoa da. Eskaera egingo duen pertsonak edo familiak ikasturte osoan zeharreko plangintza bat egiteko konpromisoa hartzen du; horrela, baserritarrak oilaskoen hazkundea plangintza horren arabera egokitu ahal izango du.

Oraingoz, EKOGERTUk oilasko ekologikoa soilik banatuko du, bai osoa bai zatitua. Zuk jaso nahi dituzun oilasko-zatiak eta behin bakarrik frogatzeko, edo hilero jaso nahi dituzun aukeratu beharko duzu, besterik ez.

Oilasko osoa, oilasko zatitua, paparra, izterra, izterrondoa edo hegoak aukeratu ahal izango dituzu. Edozer dela ere, erretilu erretraktilatuetan emango da, garraiorako erosoak eta garbiak.

Hilean erretilu bat edo gehiago edo oilasko oso bat edo gehiago eska ditzakezu edo, esaterako, oilasko bat edo erretilu bakar bat 3 hilean behin. Hori izango litzateke EKOGERTUrekiko gutxieneko konpromisoa.

Hilean egun batean, adostutako lekuan banatuko ditu oilaskoak EKOGERTUk. Ordu pare bat emango du bertan, lasai jasotzerik izan dezazuen. Banaketarako lehenengo puntua Laudioko Ikastolako atezainaren antzinako etxea izango da.

 

ZEIN DA GUTXIENEKO KONPROMISOA?

Gutxieneko konpromisoa hilean behin erretilu bat erostea da (oilasko osoa edo hegoak, izterra, izterrondoa edo paparra).

ETA GEHIENEKO KONPROMISOA?

Zuk nahi beste. Espainiako estatuan 14,6 kg oilasko kontsumitzen du, batez beste, pertsona batek urtebetean; oilasko oso eta oilasko zatitua.

Zure familiarentzako oilaskoa erosteko bide bakarra EKOGERTU izatea erabakitzen baduzu, eta familian 4 kide zaretela hartuta, ikasturte osoan ia 45 kilo oilasko beharko zenuke, hau da, ia 5 kilo hilean. (gutxi gorabehera hilean bi oilasko eta erdi).

Gainera, senitartekoentzat edo zure auzokoentzat oilaskoren bat hartu nahi baduzu ere, har dezakezu, jakina. Eskakizun bakarra erosketa-konpromisoa ikasturtean zehar errespetatzea da, edo behar den denborarekin aldaketak egitea, baserritarra egokitu ahal izateko bere eskeintza.

ZER DATATAN EGITEN DA BANAKETA?

EKOGERTU ikasturte osoko konpromisoan oinarritzen da, baina zuk nahi duzun unean gehitu ahal zara gure proiektura. Hurrengo ikasturteetan urritik ekainera izango da konpromisoa (9 hilabete).

Tokian tokiko banaketa-egun eta orduari buruzko informazio eguneratua webgunean aurkituko duzu, eta zure eskaerei buruzko informazioarekin batera bidaliko dizugu mezu elektroniko baten bidez.

ZENBAT BALIO DU?

Nekazaritza ekologikoak eta baserriko kultura den lan ez industrialari eusteak bere kostua dute.

Hori dela eta, zuzeneko salmentaren bidez kostu gehigarriak saihestu nahi dira hein batean; baina, hala ere, EKOGERTUren aldeko apustua egiteko arrazoia ez da prezioa, produktuaren kalitatea eta gure etxekoen osasunerako mesedea baizik.

EKOGERTUren oilaskoak eta beste oilasko merkeago batzuk txandaka ditzakezu, eskaera bat eginez zure dietaren osagarri gisa; edo EKOGERTU zure familiarentzako oilasko-iturri bakar bihur dezakezu. Zuk bilatu behar duzu ekonomiaren eta osasunaren arteko oreka. Eskatzen diguzuna Europako ekologia-bermearekin emateko konpromisoa hartzen dugu guk.

EKOGERTUk dendetan baino % 20-25 merkeago eskaintzen dizkizu oilaskoak eta, gainera, hurbileko banaketa-sistemaren bidez, garraio-gastuak eta CO2 emisioak saihesten dira.

ZER DA ELIKADURA EKOLOGIKOA?

Elikadura ekologikoa Europar Batasunak arautzen du, eta gutxieneko faktore batzuk ezartzen ditu horrela saltzen diren elikagaiak elikadura osasungarriaren irizpideetan oinarrituta hazi direla zehazteko.

Oilaskoen gutxieneko hazkunde-aldia 81 egunekoa izango da, pentsua eta ematen zaien elikagaia ekologikoa eta transgenikorik gabea izango da, tratatzeko erabiltzen diren botikak homeopatikoak izan behar dute, etab.

PROBA EGIN DEZAKET?

Bai, jakina. Nahi baduzu, eskaera egitean “behin soilik proba egin” modalitatea aukeratu ahal izango duzu, eta produktua behin bakarrik emango dizugu.

Ondoren, gustura geratu bazara, ohiko eskaera egin ahal izango duzu, ikasturte osorako konpromisoarekin.

BAJA EMAN DEZAKET?

Sistema honen oinarria konpromisoa da, eta horrek hurbiltasuna eta plangintza esan nahi du. Jakina, egoera bereziren batean bazaude, baja eman ahal izango duzu, baina kontuan hartu ikasturte osorako zure eskaeraren araberakoa dela baserritarrak urte horretarako egin duen oilasko-hazkunderako plangintza; beraz, benetan salbuespena diren kasuetan soilik egiteko eskatzen dizugu.

NOLA EGINGO DUT ESKAERA?

Eskaera webgune honetan (ekogertu.info) egin behar duzu, ESKATU / PEDIR atalean. Hor ikusiko duzu zer erretilu mota eska dezakezun, eta horietako bakoitzean sartzen zarenean, behin bakarrik frogatzeko edo hilero jaso nahi duzun zehaztu ahal izango duzu.

Eskaera egiten duzun lehenengo aldian eskatzen zaizkizun eremu guztiak bete beharko dituzu ordainketak helbideratzeko (izena, helbidea, posta elektronikoa, kontu zenbakia…), pasahitza zehaztu beharko duzu, zure kontua segurua dela eta eskaerak zuk zeuk bakarrik egiten dituzula bermatzeko.

Ondoren, datu guztiak betetakoan, eskaeraren azken zerrenda agertuko zaizu.

HILEKO ORDAINKETA

Ordainketak zure kontuan helbideratutako ordainagiri baten bidez egingo dira hilero, eskaera jaso ondoren.

 

IRADOKIZUNAK ETA ARAZOAK

Nahi duzunean idatz diezagukezu hobekuntzak proposatzeko edo arazoren baten berri emateko. Atsegin handiz aztertuko ditugu zuen iradokizunak, eta EKOGERTU hobetzeko erabiliko ditugu. Proiektuarekin inplikatzea eskertuko dugu zinez, eta hobetzeko ideien ekarpena da inplikaziorik garrantzitsuenetakoa.

ekogertu@gmail.com

¿SE PUEDE PEDIR ENTERO?

Se pueden adquirir enteros o despiezados en bandeja.

¿TAMBIÉN SE PUEDE PEDIR SÓLO ALGUNA PARTE?

El pollo despiezado se presenta en bandejas que pesan un mínimo de 420gr. Puede escogerse entre pechuga fileteada, muslo, entremuslo o alas.

SIENDO POLLOS DE CASERÍO ¿POR QUÉ LA PIEL Y LA CARNE NO SON ANARANJADAS?

La carne del pollo de Oleta Baserria es roja, y el color de la piel es amarillo pálido. Este es el color natural del pollo cuando no ha sido alimentado con xantofila sintética, un colorante habitual en la crianza de pollos, que otorga un color anaranjado irreal que en Oleta baserria preferímos no utilizar.

¿QUE ES EKOGERTU?

Ekogertu es una nueva forma de apoyar la agricultura ecológica y el baserri.

Se basa en los proyectos de “Agricultura Soportada por la Comunidad” que nacieron en Japón hace más de 60 años y se desarrollan a lo largo y ancho del mundo (más conocidos en nuestro entorno como grupos de consumo o cestas de consumo).

Frente a estos grupos, que precisan un compromiso muy amplio, Ekogertu ofrece una forma más cómoda y menos complicada de acceder a una alimentación sana, con un compromiso limitado a menos productos y más habituales en nuestra dieta, y con un sistema de reparto que se acerca hasta un lugar donde estamos habitualmente: la salida de la escuela o ikastola.

Ekogertu nace de la iniciativa y amplia experiencia durante años de Oleta Oilaskoak, baserri de producción agroecológica funcionando en Laudio desde hace más de 20 años.

 

¿CÓMO FUNCIONA?

La base de Ekogertu es el compromiso mutuo entre quien recibe el alimento y el baserritarra. La persona o familia que va a realizar el pedido se compromete a hacer una pequeña planificación durante todo el curso, y así el baserritarra puede preparar la cría de los pollos para esa planificación.

De momento Ekogertu se centrará en la distribución de pollo ecológico, tanto entero como en piezas. Tú tendrás que escoger que partes del pollo prefieres recibir, y cada cuanto tiempo (cuando).

Puedes elegir entre pollo entero, pollo despiezado, pechuga, muslo, contramuslo o alitas. Todos se entregan en bandejas retractiladas, cómodas y limpias para el transporte.

Puedes pedir uno o varias bandejas o pollos enteros al mes, o, por ejemplo, tan sólo una bandeja de alitas al mes. Ese sería el compromiso mínimo en Ekogertu.

Un día al mes, Ekogertu repartirá los pollos y bandejas en el lugar acordado, durante 2 horas, para que podáis recogerlo con tranquilidad. El primer punto de reparto será la antigua casa del conserje en la Ikastola Laudio.

 

¿CUÁL ES EL COMPROMISO MÍNIMO?

El compromiso mínimo es adquirir una bandeja (bien de pollo entero o de alitas, muslo, contramuslo o pechuga) al mes.

 

¿Y EL MÁXIMO?

Todo lo que quieras. En el estado español se consume una media de 14,6Kg de pollo por persona al año, repartida entre pollo entero y por partes. Si decides que Ekogertu sea la única fuente de alimentarse con pollo en tu familia, y suponiendo que sois 4, en 6 meses necesitarías casi 30 kilos, es decir, unos 5 kilos al mes. (aproximadamente 2 pollos y medio al mes).

Si además quieres coger algún pollo para otros familiares o vecinos cercanos, también puedes. El único requisito es que el compromiso de compra se mantenga a lo largo del curso escolar. Si alguna razón de peso te obliga a interrumpir este compromiso, no pasa nada, pero este es la base para que el baserritarra pueda planificar su trabajo.

 

¿EN QUE FECHAS SE REPARTE?

Ekogertu se basa en un compromiso para todo el curso escolar, pero puedes incorporarte cuando lo desees. En próximos cursos funcionará desde octubre hasta junio (9 meses).

La información sobre el día y la hora del reparto en cada lugar de reparto lo encontrarás actualizado en la página web, y te lo enviaremos por correo electrónico junto con la información sobre tus pedidos.

 

¿CUANTO CUESTA?

La agricultura ecológica y el mantenimiento del modo de trabajo no industrial que supone la cultura del baserri conllevan un cierto coste. Por eso, la venta directa intenta paliar en cierto modo ese coste añadido, pero aún así la razón para apostar por Ekogertu no es el precio, sino la calidad del producto y la mejora de la salud de nuestras familias.

Puedes compaginar pollos de ekogertu con otros pollos más económicos, haciendo un pedido sólo para complementar tu dieta, o hacer de Ekogertu el único pollo que coma tu familia. Tú debes buscar el equilibrio entre la economía y la salud. Nosotros nos comprometemos a ofrecerte lo que nos pidas con la garantía ecológica europea.

Ekogertu te ofrece los pollos un 20-25% más baratos de los que los encontrarás en las tiendas, y además, mediante este sistema de reparto cercano, se evitan gastos de transporte y emisiones de CO2.

 

¿QUE ES LA ALIMENTACIÓN ECOLÓGICA?

La alimentación ecológica está regulada por la Unión Europea, y determina unos factores mínimos para considerar que los alimentos que se venden así han sido criados en base a criterios de alimentación saludable.

El periodo de cría de los pollos debe ser de cómo mínimo 82 días, el pienso y la alimentación que reciben debe ser ecológica y libre de transgénicos, la medicina con la que se les trata sólo puede ser homeopática, etc.

Si quieres saber más, puedes profundizar en el siguiente enlace:

 

¿PUEDO PROBAR?

Sí, claro. Si quieres, al realizar el pedido puedes seleccionar la modalidad “probar una vez” y te entregaremos el producto una sola vez. Luego, si te ha gustado puedes realizar el pedido normal, con compromiso para todo el curso.

 

¿ME PUEDO DAR DE BAJA?

La base de este sistema es el compromiso, lo que se traduce en cercanía y la planificación. Por supuesto, si te ocurre alguna circunstancia especial, puedes darte de baja, pero ten en cuenta que tu pedido para todo el curso es el que determina la planificación de la cría de pollos del baserritarra para ese año, por lo que te pediríamos que lo hagas sólo en casos excepcionales.

 

¿CÓMO HAGO EL PEDIDO?

El pedido lo tienes que hacer en esta página web (ekogertu.info) en la pestaña ESKATU / PEDIR. Ahí verás los tipos de bandeja que puedes pedir, y cuando entres en cada uno de ellos, podrás elegir si deseas sólo una prueba o quieres recibirlo todos los meses.

La primera vez que realizas un pedido deberás rellenar los campos que solicitamos para poder domiciliarte los pagos (nombre, dirección, contacto por mail, número de cuenta…), tendrás que establecer una contraseña, para garantizar que tu cuenta es segura, y que realmente sólo tú realizaras los pedidos.

Luego, una vez completados los datos, te aparecerá un listado final de pedido. Ese precio es el que te cobraremos cada mes, hasta que modifiques o anules tu pedido.

 

PAGO MENSUAL

Los pagos serán siempre mediante recibo domiciliado cada mes en tu cuenta corriente, una vez hayas recibido el pedido.

 

SUGERENCIAS Y PROBLEMAS

Puedes escribirnos cuando quieras para proponernos mejoras o plantearnos posibles problemas. Estaremos encantados de estudiar vuestras sugerencias y utilizarlas para mejorar Ekogertu. Agradecemos cualquier implicación con el proyecto, y la aportación de ideas para mejorar es una de las más importantes.

ekogertu@gmail.com