EKOGERTU ikasturteko (urritik ekainera) erosketa-konpromisoan oinarritzen da; hartara, baserritarrak oilaskoen hazkundea planifikatu ahal izango du.
Testu honen azpian aukera guztiak aurkituko dituzu, eta hurrengo urratsean zure eskaera hilero jaso nahi duzun, edo behin bakarrik frogatzeko nahi duzun aukeratu behar duzu. Aukeraren batean, hilean produktu bat baino gehiago jaso nahi baduzu, «eskaera zerrenda» bukatzerakoan produktu bakoitzaren kopurua moldatu dezakezu.
Hilero jasotzea aukeratzen baduzu, eskaera ikasturte osoan zehar mantenduko da, zu zeuk ezabatu edo aldatu arte. Kobraketa hilero egingo da, behin zuk zure produktuak jaso eta gero.